Pribatutasun politika
Pribatutasun Politika
Datu Pertsonalak Babesteko arautegiaren arabera, erabiltzaileei jakinarazi nahi zaie
web gune honen bidez ematen dituzten datu pertsonalak Kaonbi elkartearen
tratamendu-sistemetan jasoko direla, horixe baita Tratamenduaren Erantzulea. Hala,
jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, erabiltzailearekin harremanetan jartzeko,
eskatutako zerbitzuen kudeaketa-lana egiteko, merkataritza-harremanetarako eta bere
jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko erabiliko dira. Era berean,
eskatutako albiste buletina bidaltzeko eta erabiltzailearen intereseko izan daitekeen
informazioa bidaltzeko erabiliko dira.
Kaonbik argazkiak eta bideo grabaketak egin ditzake antolatzen dituen ekitaldi
desberdinetan, beraz partaideen imajina eta ahotsa tratatuak izan daitezke, ekitaldiak
dokumentatzeko helburuarekin, eta hala behar bada, datuak editatzeko, publikatzeko
eta zabaltzeko Kaonbien webgunean eta beste web kanaletan (batez ere kaonbi.eus
web gunean eta Kaonbik dituen sare sozialetako kanaletan), material dibulgatiboan eta
elkartearen bestelako argitalpenetan, bai internetez, bai paperez edo beste euskarria
erabilita. Era berean, zenbait argazki hedabideei komunikatuak izan daitezke.
Interesdunak kontrakoa ez badu adierazten, bere datuak epe zehatzik gabe
kontserbatuak izan daitezke, Pribatutasun Politika honetan adierazitako helburuak
betetzeko. Zure datuak tratatzeko oinarri juridikoak eskatutako zerbitzuak emateko
kontratua betetzea, zure baimena, tratamenduaren erantzulearen legezko
eginbeharrak betetzeko eta tratamenduaren erantzulea legezko interesa dira.
Kaonbik erabiltzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek
babesteko konpromisoa dauka; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu,
interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko. Erabiltzaileen datu
pertsonalak isilpean erabiliko dira.
Datu pertsonalak biltzea
Kaonbik ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen, bere web gunean
sartzeko; alabaina, zerbitzu batzuk erabiltzeko, esate baterako kontaktu tresna edo
kontakturako formulario desberdinak, ezinbestekoa da erabiltzaileak datu pertsonalak
ematea.
Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Kaonbik
erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala
baino ez du eskatuko. Kaonbik adin gabekoei eskainitako zerbitzuak ematen baditu,
hauen guraso eta tutore legalen baimena eta onespena eskatu du datuak biltzeko eta
tratatzeko.
Kaonbik antolatutako ekitaldietan parte hartzeak esan nahi du interesdunak baimen
zehatza ematen diola Kaonbiri bere irudia eta ahotsa tratatzeko eta Kaonbik erabiltzen
dituen komunikabide eta baliabide desberdinetan argitaratzeko (bai paperez bai
baliabide elektronikoen bitartez). Interesdunak edonoiz ezeztatu dezake baimen hau.
Erabiltzaileak galarazita izango du eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo
jakinaraztea. Erabiltzaileak ezingo du erabili hirugarrenen datu pertsonalik, euren
baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak
erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz. Erabiltzailea bera
izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule
bakarra.
Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna,
zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek
eguneratzea. Kaonbik ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean.
Web gune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako
pribatutasun politika hau eta web gunearen baldintza orokorrak onartzea.
Interesdunen eskubideak
Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduari
aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu, baita zure baimena ezeztatu eta gai
honi buruzko beste eskariren bat egin ere. Horretarako, idatzi bat bidali beharko diozu
Tratamenduaren Erantzuleari, helbide honetan: Kaonbi, Zalduspe 8 – 20500 –
Arrasate, telefonoa: 695 42 65 96 edo, bestela, info@kaonbi.eus helbide
elektronikoaren bitartez.
Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren kopia bidali beharko da.
Eskaera lege-ordezkari moduan egiten baduzu, berriz, Nortasun Agiriaren kopia ez
ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko duzu.
Eskariari emandako erabakiarekin ados ez bazaude edo erreklamazio bat jarri nahi
baduzu, kontrol aginte eskudunera jo dezakezu, kasu honetan, Datuak Babesteko
Bulegoa (www.aepd.es).
Segurtasun-neurriak
Kaonbik, bere tratamendu-sistemetan dauen datu pertsonalak erabiltzean, datuen
segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea
saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu.
Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak
kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak
eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak biltzen dituzten
fitxategien segurtasun neurriak aplikatzeari buruz indarrean den legedia. Nolanahi ere,
erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla
erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze
bidegabeak, baina ez liratekeela Kaonbien erantzukizunpekoak.
Erabiltzailearen segurtasuna eta pribatutasuna bermatze aldera, Kaonbik konexio
seguruko Secure Sockets Layer – SSL protokoloetan oinarritutako kodetze-teknologia
erabiltzen du, ahalik eta seguruen nabigatu ahal izateko Dinahosting-i esker.
Indarraldia
Kaonbik beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai
ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan
direlako. Kaonbik aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria web gune berean
argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea web
gunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute
erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Kaonbik gomendatzen dizu aldian-aldian
sartzeko pribatutasun-politika horretara
Jurisdikzioa
Kaonbien eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko
modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den
araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek
eskumen baten mende jarri behar dutela, Kaonbi eta erabiltzailea, dagokien beste
zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Bergarako Epaitegi eta Auzitegien menpe
jarriko dira.
Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo web gunean azaltzen diren
edukien okerreko erabilera egiten badu, Kaonbik zuzenbideak ematen dizkion neurri
zibilak eta penalak hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.