Guri buruz
Nortzuk gara ?
Kaonbi bolondresek osatzen duten interes ekonomiko gabeko asoziazioa da. Arrasateko katu koloniak eta katu abandonatuak edo gaixo agertzen diren katuak zaintzeaz arduratzen da.
Kaonbiren helburua, merezi duten zaintza eta errespetua eskaintzea da, horretarako, kolonien kontrola egiten dute, esterilizatuz eta zainduz. Katuak abandonatuak aspalditik izan ohi dira abandonatuak, eta kaonbik horrekin amaitzea nahi du.
Eginkizunak
Kaonbiren zereginak katuen ongizatean, kolonien kontrolean, arreta medikoan eta hezkuntza komunitarioan oinarritzen dira. Bere dedikazioa miresgarria da eta Arrasaten felinoak zaintzen laguntzen du.
Baloreak
- Kaonbi katuak babesten eta errespetatzen ahalegintzen da.
- Katuak zaintzearen garrantziaz jabetzea eta adopzio arduratsua sustatzea.
- Kaonbiko kideen arteko elkartasuna ezinbestekoa da erronkak gainditzeko eta elkarri laguntza emateko.
Helburuak
- Kaonbiren egitekoa Arrasaten abandonatuta dauden kaleko katuak babestea eta errespetatzea da.
- Koloniak kontrolatzen dituzte, eta katuak esterilizatu eta zaintzen dituzte, haien ongizatea bermatzeko.
- Bere helburua katuen abandonuari amaiera ematea eta felino hauek zaintzearen garrantziari buruzko kontzientzia sortzea da.
Gure istoria
Kaonbi orain dela 11 urte sortu zen, boluntario batzuei esker. 2008an katuak maite zituzten pertsona batzuk batu ziren kale katu hauei janaria ahalbidetzeko. Hasieran, ezkutuan eta guzti aritu ziren; gaur egun Arrasate herriko 20 katu kolonia baino gehiago zaintzen dituzte eta egoitza bat edukitzea lortu da.
Egoitza honetan, abandonatuak izan diren eta gaixo dauden katuak batzen dira eta behar duten laguntza eta zaintza eskaintzen zaie, azkenik etxe goxo batera joatea lortzeko helburuarekin.